Behartutako lana

fondo-hormigon-trabajos-forzados

Etsipena eta erresistentzia, diziplina-erregimenaren aurrean

Lan behartuak Pirinioetako gatibuentzat izan zezakeen helburu «zentzatzailea»-ri buruzko arauak, erregulazioak eta propaganda gorabehera, xede garrantzitsu bat zeukan: lan-batailoietako kide guztiak makurraraztea lanaren, bizi-baldintzen eta diziplina-erregimenaren bidez.

Langile haiek Justizia Militarraren Kodearen mende zeuden, baina zigorrak ezartzeko garaian arbitrariotasun handia zegoen.

Gatibuek era askotako zigorrak jasotzen zituzten: mehatxuak, kolpeak, jipoiak, gehiegizko lan-zama… Eta zigor horiek ezartzeko nahikoa zen gerra-presoen zenbaketan adi ez egotea, lerrotik ateratzea, pixka bat berandutzea, lan gutxiago egiten saiatzea edo gaztelania ez zen beste hizkuntza batean hitz egitea. Horrez gain, gatibuen artean zeuden salatariek egindako txostenek egoera areago gogortu zezaketen.

Memoriaren Bideak, Julián Gurtubai.

Pirinioetako haranetan, gerra-preso gehienek zintzo betetzen zuten ezarritako ordena, ez beren ideologia aldatu zelako, baizik eta errepresioaren eta hango bizi-baldintza gogorren ondorioz. Denbora ahalik eta ondoen igarotzea zen haien lehentasuna, ahalik gutxien sufritzea, batailoietan eman beharreko denbora lehenbailehen bukatu zedin.
Hala ere, etsipena nagusi bazen ere, ihesaldi-saiakera batzuk izan ziren. Ihesaldiak exekuzioekin zigortzen zituzten. Agintariek berek gogoeta egiten zuten gerra-presoak ihes egitera bultzatzen zituzten arrazoien inguruan. Amaiurren (Baztan, Nafarroa) 64. langile-batailoiko hamaika gatibu ihes egin ostean, Simón Vizcaíno epaileak txosten bat idatzi zuen, ihesaldiaren ustezko arrazoien inguruan. Haren esanetan, gerra-presoak pilatuta bizi ziren, zaintza nahikorik gabe, ofizialek, ofizialordeek eta soldaduek lasaitu egin baizuten beren espiritu militarra eta eskoltek konfiantza garatu baizuten langileekin.

Pirinioetako haranetan dozenaka gerra-preso hil ziren, epaiketarik gabeko exekuzioen ondorioz nahiz hango bizi-baldintza latzengatik. Horrek ederki erakusten digu inguru hartan bizitako izu-giroa eta kontrol zorrotza.

Burgos. Prisioneros mutilados y menores de edad. Ceremonias de bautismo y comunión de prisioneros.
BNE, Biblioteca Digital Hispánica.  GC-CAJA/39/2/27.
Burgos. Prisioneros mutilados y menores de edad. Ceremonias de bautismo y comunión de prisioneros. BNE, Biblioteca Digital Hispánica. GC-CAJA/39/2/27.
Gallarta (Bizkaia). 1938. Langileen 1. Batailoiko gatibuak meategietan. 
BNE, Biblioteca Digital Hispánica.   GC-CAJA/8/20.
Gallarta (Bizkaia). 1938. Langileen 1. Batailoiko gatibuak meategietan. BNE, Biblioteca Digital Hispánica. GC-CAJA/8/20.
Gallarta (Bizkaia). 1938.Prisonniers du bataillon d'ouvriers 1, dans les mines. 
BNE, Biblioteca Digital Hispánica.   GC-CAJA/8/20.
Gallarta (Bizkaia). 1938.Prisonniers du bataillon d'ouvriers 1, dans les mines. BNE, Biblioteca Digital Hispánica. GC-CAJA/8/20.