Behartutako lana

fondo-hormigon-trabajos-forzados

Erbestetik lan behartura

Frantzia. 1939. Espainiar soldadu errepublikazaleak Argelès-su-Mer eta Le Bacarès kontzentrazio-esparruen artean ibiltzen. Colección Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía. AD00883.

 

Gerra Zibilean zehar eta haren ondoren erbesteratu ziren 465.000 pertsonen arteko gehienak Frantziara joan ziren, eta han agintariek barneratze-esparruetan sartu zituzten. Haietako 25.000 eta 30.000 artean Mexikora joan ziren ihesi; 15.000 bat Aljeriara eta milaka batzuk Latinoamerikako beste herrialde batzuetara edo Sobietar Batasunera. “Errusiako umeak” esaten zieten azken horiei.

Gerra amaitutakoan, 360.000 erbesteratu inguru itzuli ziren. Atxilotu, eta kontzentrazio-esparruetara bidali zituzten: Katalunian, Figueres, Puigcerdà, La Seu d’Urgell, Bossòst eta Trempeko eremuetara, eta Burgosen, Miranda de Ebrokora, esate baterako. Eremu haietan ideologiaren arabera sailkatzen zituzten, aske utzi, epaitu edo lan-batailoietara bidali aurretik.

Itzuli ez zirenek Wehrmachten inbasioa jasan zuten Frantzian, 1940ko udaberrian. Horretaz gain, 10.000 espainiar inguru deportatu zituzten hainbat esparruetara (Mauthausen, Dachau, Buchenwald, Neuengamme, Ravensbrück, Auschwitz, etab.) bai errepublikazaleak izateagatik, bai erresistentzian parte hartzeagatik, bertan % 60 hil zirelarik. Frantzian geratu ziren 90.000 gizonetatik gehienak Vichyko erregimenarentzat eta okupatzaile alemaniarrentzat lan egitera behartuak izan ziren. II. Mundu Gerra amaitutakoan, bizirik atera zirenen eta erbesteratu berrien artean, 100.000 espainiar inguru jarri ziren bizitzen Frantzian.

II. Mundu Gerraren testuinguru hartan, Pirinioak hegoalderako irtengunea izan zen nazionalitate desberdinetako zenbait jenderentzat: bai bizia salbatzeko desertatzen zutelako, bai nazismotik eta faxismotik ihesi egin zutelako, bai faxismoaren aurka borrokatzen jarraitu nahi zutelako Frantziako eta beste potentzia aliatuen Erresistentziaren barruan. Eta ezin ahaztu Europako hainbat tokitatik iritsitako juduak ere.

Horrela, bada, 80.000 bat lagunek zeharkatu zituzten Pirinioak iparraldetik hegoaldera. Agintari frankistek haien arteko 50.000 atxilotu zituzten eta gehienak atxiloketa-zentroetara, espetxera eta kontzentrazio-esparruetara bidali zituzten. Beste asko aske utzi zituzten eta beren bidea jarraitu ahal izan zuten Portugal, Gibraltar edo Afrika iparralderaino. Aipatutako guztiaz gain, bazeuden zenbait sare klandestino ere, Comète sarea adibidez, jendeari muga zeharkatzen eta ihes egiten laguntzen ziena. Sare haiek laguntza ematen zieten, halaber, lurrera botatako hegazkinetako pilotuei eta muga zeharkatu nahi zuten espia eta erbesteratuei.

Ubicación desconocida. 1937. Refugiados vascos de Gipuzkoa acogidos por gudaris.
gallica.bnf.fr / Bibliothèque nationale de France.
Kokaleku ezezaguna. 1937. Gudariek hartutako Gipuzkoako errefuxiatuak. gallica.bnf.fr / Bibliothèque nationale de France.
Auritz (Nafarroa). 1940. "Atzerriko meneko” baten atxilotze-fitxa.
Archivo Ayuntamiento de Auritz/Burguete (AMB). Caja 105.6.
Auritz (Nafarroa). 1940. "Atzerriko meneko” baten atxilotze-fitxa. Archivo Ayuntamiento de Auritz/Burguete (AMB). Caja 105.6.