Behartutako lana

fondo-hormigon-trabajos-forzados

Nork eraiki zituen Pirinioetako gotorlekuak?

Aritxulegi (Gipuzkoa). 1942. Soldadu Langileen 38. Diziplina Batailoia.

Pirinioetako gotorlekuak eraikitzeko hainbat motatako langile behartuak erabili zituzten: kontzentrazio-eremuetatik ekarritako batailoietako langileak —garaituen errepresio politikoa jasandako langileez osatuak— eta soldaduska luzea egitera behartuta zeuden soldaduz osatutako unitate militarretakoak, esaterako.

Gerra amaitu ondoren, Pirinioetara eraman zituzten Kontzentrazio Esparruetako Ikuskapenaren menpe zeuden lan behartuko zenbait batailoi. 1939an, kontzentrazio-esparruetan Mugimendu Nazional Loriatsu deiturikoaren aurkako gisa sailkatutako gerra-presoak aritu ziren batailoi haietan. Sailkapen ideologiko haren barruan sartzen zituzten erregimenarekiko zaletasun zalantzazkoa zeukaten pertsonak ere.

1940an, “erregimenaren aurkako”-tzat sailkatuak izan ondoren kontzentrazio-eremuetara bidalitako langileez gain, gerran zehar Errepublikarekin egindako soldaduska aintzakotzat hartu ez eta soldaduska berriro egitera behartutako soldadu gazte errepublikazaleak bidali zituzten batailoi haietara. Euskal Herriko Pirinioetan, batailoi haietan 20.000 gatibu aritu ziren gutxienez 1939-1942 bitartean.

Memoriaren Bideak, Ángel Santesteban.

Bestalde, ez dakigu zehatz soldaduska egiten ari ziren zenbat soldadu aritu ziren gotorlekuetan lanean, baina badakigu milaka eta milaka izan zirela 1943tik aurrera.

1938ko azaroan, “gerra-presoek egindako lanak daukan berehalako erabilgarritasun materialaz” gain, lan horrek zeuzkan hiru helburuak zehaztu zituen Francok, lan horri buruz proposatu zuen araudi batean:

  1. “Gerra-presoen mantenuak eragindako gastuak ordaintzea, ahal den heinean.
  2.  Horda marxistek eragindako kalteak eta suntsiketa leheneratzea, zuzenean edo zeharka.
  3. Gerra-presoak zentzatzea, beren birgaitze moral, patriotiko eta soziala erakusteko bitartekoak eta aukera emanez, diziplina sakoneko ohitura garatuz, obedientzia azkarra eta Agintaritzaren printzipioa onartuz —bereziki eta zehazki lanean—, Espainia Berriko giro sozialera egokitzeko aurretiaz eta ezinbestean bete beharreko oinarri gisa”.
  4. Langile-batailoien barne-araubiderako behin-behineko araudia. 1938ko abenduaren 23a
 
1940-1942. Pirinioaren gotortzerako irekitako errepide eta pisten mapa. Archivo General Militar de Ávila (AGMAV), C.3526,Cp.14.
Erronkaribarren antolaketa defentsiboaren planoa. Plan de l’organisation défensive de la Vallée de Roncal. España. Ministerio de Defensa. Archivo General Militar de Ávila (AGMAV)_ODP_Caja 3521.