Gotorlekuen eraikuntza

fondo-hormigon-webb-naranja

Gastu militar itogarria

Bateko nahiz besteko gotortze-lanen kostu ekonomiko zehatza kalkulatzea ez da zeregin erraza, baina nabarmena da kostua itzela izan zela.

Logroño. 1939. Pirinioak gotortzeko lanetarako eraikuntza-materialen eta tresnen bidalketa. España. Ministerio de Defensa. Archivo General Militar de Ávila (AGMAV). 2699,9 3.

Gerra Zibilaren ondoren, Espainiak bizi zuen pobrezia-egoera larria ikusita, are larriagoa izan zen dirutza hura azpiegitura militar batera bideratzea, bunkerrak, pistak eta errepideak eraikitzeko kostuez eta eraikuntza-lanotan erabilitako materialez gain, lan horietan jardun zuten milaka pertsonaren mantenua ordaindu beharra baitzegoen.

Hura gertatu zen, gainera, gastu publikoa gutxitzeko eta zerbitzu publikoak murrizteko politika frankista bultzatzen ari zirenean, aurreko hamarkadetan, eta bereziki II. Errepublikako urteetan, indartutako ildoaren kontra. Horrela, bada, 1940ko hamarkadako urte gehienetan zehar gastu publikoaren % 35 baino gehiago bideratu zen gastu militarrera. Gerraren aurretik % 20 inguru zen. Gastu militarraren hazkunde hori miseria handiko hamarkada batean gertatu zen: desberdintasun sozialak handitzen ari ziren, benetako soldatak gutxitzen, gosetea zegoen eta horren ondorioz murrizten hasi zen orduan hazten ari ziren umeen batez besteko garaiera, klase apelenen artean bereziki.

Atlantikoko Harresiaren kasuan ere ez da erraza jakitea eraikuntza-lanek zenbateko kostua izan zuten. Gerra-ekonomiako garai betean eraiki zuten: ekoizpen-bitarteko guztiak gerrara bideratuta zeuden urte batzuetan. Bestalde, Harresia Espainiako gotorlekuak baino sei aldiz handiagoa zen, tamaina handiagoko eraikinak altxatu zituzten, eta denetik zeukaten eraikin haiek: armak, ate blindatuak, komunikazioak, alanbra-hesizko lerroak, eremu minatuak… Hona hemen baliabideen erabilera neurrigabe haren adibide bat: 13.234.500 m3 hormigoi eta 1.200.000 tona altzairu (Alemaniako urteko ekoizpenaren % 5) erabili zituzten Harresia altxatzeko.

1945. Presupuesto para      la construcción de       un Centro de Resistencia.
         España. Ministerio de Defensa.           Archivo General Militar de Ávila           (AGMAV). C. 3200, 3.
1945. Erresistentzia Zentroa eraikitzeko aurrekontua. España. Ministerio de Defensa. Archivo General Militar de Ávila (AGMAV). C. 3200, 3.
Jersey (îles Anglo-Normandes). 1940-1944. Construction de la batterie d'artillerie "Moltke".
Bundesarchiv. Bild101II-MW-4071-18.
Jersey (Kanaleko uharteak). 1940-1944, "Moltke" artilleriako bateria eraikitzen. Bundesarchiv. Bild101II-MW-4071-18.