Behartutako lana

fondo-hormigon-trabajos-forzados

Lan behartuaren geografia zabala

Bartzelona. 1952. Les Cortseko espetxea. Patronato de Redención de Penas por el Trabajo.

Bi lurraldeak gotortzeko eraikuntza-lanetan langile behartuak erabiltzeko ohitura ez zen kasu isolatua izan Europan, XIX. mendean zehar esklabutza poliki-poliki —eta ez gatazkarik gabe— abolitu ondoren ere, estatu haiek lan behartuko modalitate desberdinak erabiltzen jarraitu baitzuten, XX. mendeko erdiko hamarkadetan bereziki. Mundu-gerra bera kontinente osoko milioika gazte indarrez errekrutatuz egin zen.

Espainiaren kasuan, 100.000 gerra-preso baino gehiago aritu ziren Presoen Kontzentrazioaren Ikuskapenaren menpeko batailoietan 1945 arte, eta dozenaka mila presori Zigorrak Lanaren Bidez Betetzeko Sistema aplikatu zieten, 1938-1995 bitartean.

Bi modalitate horien bidez atera zituzten aurrera gerrako proiektuak eta proiektu militarrak, bai eta lan zibil ugari ere, industrian, meatzaritzan, nekazaritzan, herri-lanetan eta espetxeetako tailerretan. Estatua baliatu zen lan behartu hartaz, baina enpresa pribatuak, partikularrak eta Eliza ere bai. Horrez gain, Ekuatore Ginean indarrean jarraitzen zuen “prestazio”-sistemak: errepide asko egiteko erabili zuten lan behartuko sistema.

Alemania naziak ere lan behartua erabili zuen, bereziki 1939tik aurrera, gerraren ondorioz eskulan-gabezia baitzeukan. Orduz geroztik, 13 milioitik gora lagun aritu ziren Hirugarren Reicherako langile behartu gisa. Gehienak hainbat herrialdetako migrazio eta deportazio behartuen bidez errekrutatu zituzten. Horrez gain, milioika gerrako preso eta kontzentrazio-esparruetako gatibu esplotatu zituzten, guztiz akitu arte lan egitera behartuz.

Haiei guztiei esker eta sektore ekonomiko guztietan egin zuten lanari esker lortu zuen Alemaniak gerra-ekonomiari eustea, SSk, Wehrmachtek, Todt erakundeak eta ehunka enpresa pribatuk parte hartzen zuten sare baten bidez.

Afrika kolonialean ere langile behartuak erabili zituzten, sistema horren zenbait modalitate inposatu baitzizkieten bertako biztanleei. SESBen, azkenik, milioika disidente langile behartu gisa aritu ziren, batez ere estalinismoaren garaian.

Madrid. 1953.  Prisión Provincial de Mujeres, Ventas.
Patronato de Redención de Penas por el Trabajo.
Madril, 1953. Emakumeen Probintzia Espetxea, Ventas. Patronato de Redención de Penas por el Trabajo.
la carretera entre Niefang y Evínayong. Biblioteca - Archivo Claretiano, Luba, Guinea / (http://www.opensourceguinea.org). Biblioteca - Archivo Claretiano, Luba, Guinea / (http://www.opensourceguinea.org).
Ekuatore Ginea. 1928, gutxi gorabehera. Niefang eta Evinayong arteko errepidearen irekiera. Biblioteca - Archivo Claretiano, Luba, Guinea / (http://www.opensourceguinea.org).