Behartutako lana

fondo-hormigon-trabajos-forzados

Vicente Gasulla-Solé

Frantzia. 1939. Espainiar soldadu errepublikazaleak Argelès-su-Mer eta Le Bacarès kontzentrazio-esparruen artean ibiltzen. Colección Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía. AD00883.

Baina 1939ko irailaren 1ean, II. Mundu Gerra hasi zen. Frantziako Gobernuak asilo-eskubidearen truk lan egitera behartu zituen milaka errefuxiatu haiek, edo, ezetz esanez gero, Espainiara itzultzera. Gasulla Maginot lerrora eraman zuten, kanpamentu militarrak eta arma-fabrikak eraikitzera, Compagnies de Travailleurs Étrangers (CTE) edo Langile Atzerritarren Konpainia deiturikoetan.

Alemanen okupazioarekin, Vichyko erregimenak haien esku utzi zuen Gasulla 1942an eta Atlantikoko Harresia eraikitzera eraman zuten orduan, Frantziako ipar-mendebaldeko kostaldean. 1943ko irailean Jersey uhartera eraman zuten, beste 1.500 errepublikazale espainiarrekin batera. Geroago, 3.000 errusiar, ukrainar eta poloniar iritsi ziren, haietako asko adingabeak, eta 700 judu.

Jerseyn mediku laguntzaile jardun zuen, lan-baldintza gogorrek eragindako gaitz ugariak —”larruazaleko, aurpegiko eta sudurreko gaixotasunak edo biriketako infekzioak”, besteak beste— sendatzen laguntzeko. Sendagai, tratamendu edo antibiotiko egokirik gabe, langileak hil egiten ziren lan-esparru haietan.

Gasulla Solé 1945eko maiatzaren 9ra arte egon zen preso Jerseyn. Askatua izan ondoren, uhartean bizitzen gelditzeko baimena eskatu zien agintariei. Han berriro ezkondu, eta seme-alabak izan zituen. 69 urterekin hil zen.
Bi plaka jarri zituzten Gasullak Jerseyn preso emandako urteen oroigarri:

Haietako batzuek jo eta bertan tiro egiteko eskatzen zidaten, ezin baitzuten oinez jarraitu eta ez zuten Francoren erregimenaren menpe gelditu nahi, gu antifaxistak baikinen.

Muga zeharkatzean, atxilotu eta kontzentrazio-esparruetara eraman zituzten, Argelès-sur-Mer, Barcarès eta Saint Cyprienera adibidez. Txarrantxaz hesituriko hondartza haietan errefuxiatuek harean egindako zuloetan lo egiten zuten.

Eremuetara joatea onartu genuen, uste baikenuen bizpahiru hilabeteren buruan Espainiara itzuliko ginela, Francoren aurka borrokatzera; hiru hilabete horiek igarota, askatu egingo gintuztela eta gerra amaituko zela.

Baina 1939ko irailaren 1ean, II. Mundu Gerra hasi zen. Frantziako Gobernuak asilo-eskubidearen truk lan egitera behartu zituen milaka errefuxiatu haiek, edo, ezetz esanez gero, Espainiara itzultzera. Gasulla Maginot lerrora eraman zuten, kanpamentu militarrak eta arma-fabrikak eraikitzera, Compagnies de Travailleurs Étrangers (CTE) edo Langile Atzerritarren Konpainia deiturikoetan.

Alemanen okupazioarekin, Vichyko erregimenak haien esku utzi zuen Gasulla 1942an eta Atlantikoko Harresia eraikitzera eraman zuten orduan, Frantziako ipar-mendebaldeko kostaldean. 1943ko irailean Jersey uhartera eraman zuten, beste 1.500 errepublikazale espainiarrekin batera. Geroago, 3.000 errusiar, ukrainar eta poloniar iritsi ziren, haietako asko adingabeak, eta 700 judu.

Jerseyn mediku laguntzaile jardun zuen, lan-baldintza gogorrek eragindako gaitz ugariak —”larruazaleko, aurpegiko eta sudurreko gaixotasunak edo biriketako infekzioak”, besteak beste— sendatzen laguntzeko. Sendagai, tratamendu edo antibiotiko egokirik gabe, langileak hil egiten ziren lan-esparru haietan. 

Gasulla Solé 1945eko maiatzaren 9ra arte egon zen preso Jerseyn. Askatua izan ondoren, uhartean bizitzen gelditzeko baimena eskatu zien agintariei. Han berriro ezkondu, eta seme-alabak izan zituen. 69 urterekin hil zen.

Bi plaka jarri zituzten Gasullak Jerseyn preso emandako urteen oroigarri:

Hau zen pentsa genezakeen bakarra: pasatzen zen egun bakoitza bizirik igarotzen genuen egun bat gehiago zela.

Oso ahul nengoen neke ikaragarriaren eta disenteriaren ondorioz. Espainiar bat nitaz errukitu eta zaindu egin ninduen, bizitzara itzuli nintzen arte: Gasulla Solé zuen izena.

Vasilly Marempolsky, Ukrainako langile esklaboa.

Alderney (Islas del Canal).Año desconocido.
Theislandwiki.org
Jersey (Kanaleko Uharteak). Urte ezezaguna. Teislandwiki.org
Jersey (Islas del Canal). Año desconocido. Batería “Moltke”.
Theislandwiki.org
Jersey (Kanaleko Uharteak). Urte ezezaguna. Teislandwiki.org
Jersey (Kanaleko Uharteak). Urte ezezaguna.
Theislandwiki.org
Jersey (Kanaleko Uharteak). Urte ezezaguna. Theislandwiki.org
Jersey (Kanaleko Uharteak). Urte ezezaguna. Alemaniar ofizial bat eta britainiar polizia bat alemaniar okupazioan.
Theislandwiki.org
Jersey (Kanaleko Uharteak). Urte ezezaguna. Alemaniar ofizial bat eta britainiar polizia bat alemaniar okupazioan. Theislandwiki.org
Jersey (îles Anglo-Normandes). Année inconnue. Des travailleurs forcés russes.
Theislandwiki.org
Jersey (Kanaleko Uharteak). Urte ezezaguna. Behartutako langile errusiarrak. Theislandwiki.org
Jersey (îles Anglo-Normandes). Année inconnue. Camp de travail de l'Organisation Todt.
Theislandwiki.org
Jersey (Kanaleko Uharteak). Urte ezezaguna. Todt erakundearen lan-esparrua. Theislandwiki.org