Behartutako lana
Marce Melgar: Fotografías y solidaridad

Pirinioak gotortzeko lanen oihartzuna handik ehunka kilometroraino iritsi zen, gatibuen eta errekrutatutako soldaduen senideak bizi ziren herrietaraino. Eta han urrutian elkartasun-ekimenak sortu ziren, esaterako Barakaldoko Marce Melgar emakume gazteak, Erronkarin (Nafarroa) lanean preso zeukaten José Múgica bikotekideak, bultzatutakoa.
Marcek ederki gogoratzen du nola prestatzen zen hiru eguneko bidaia luzerako: janaria eramaten zion mutil-lagunari (haren arreba zela esanez), bai eta Barakaldoko beste preso batzuei ere.
Haiek ikustera joatea erabaki nuen. A zer nahigabe handia izan zen bidaia hura. A zer zalaparta piztu nuen! Benetan! Ez nuen bakarrik joan nahi, baina denek ezetz esaten zidaten, errepresalien beldur. (…) Bat etortzen zitzaizun eta esaten zizun: “Eramango diozu paketea?”. Batzuek 1,50 ematen zizuten, beste batzuek ezer ez, eta ez zeukatenei nik jarri behar (…). Amek pakete txiki bat egiten zuten tortilla batekin, zeukatenarekin. Pakete horiek oihal batean ondo-ondo bildu, josi eta urliarentzat edo berendiarentzat ematen zizkizuten, izena jarrita. Hara iristean, denek ireki zituzten denentzako paketeak, batzuei janariak kalte egin zien, kontrako eztarritik sartuta.
Hurrengo eguna igandea zen eta mezetara joan nintzen. Ezkutatu egin nintzen eta haien aurretik sartu nintzen. Mezetatik ateratzean ezagunenak elkartu nituen, argazkian ageri direnak, aurrena nire ustezko anaia, eta horrelaxe egin nuen argazki hau (…). Dotore-dotore jarri ziren denak eta nik esaten nien: “Egin irribarre! Ea zeinek egiten duen irribarre zabalena”. “Aizu, begiratu niri”, eta horrelaxe esaten nien eta denak irribarre zabal-zabalarekin. Esaten nien: “Ez dut aurpegi goibelik ikusi nahi!”.
Behartutako lana
- Nork eraiki zituen Pirinioetako gotorlekuak?
- Nork eraiki zuen Atlantikoko harresia?
- Muturreko baldintzetan egindako Lana
- Etsipena eta erresistentzia, diziplina-erregimenaren aurrean
- Lan behartuaren geografia zabala
- Vicente Gasulla-Solé
- Erbestetik lan behartura
- Marce Melgar: Argazkiak eta elkartasuna
- Elkartasun sareak ehuntzen
