Behartutako lana
Vicente Gasulla-Solé

Baina 1939ko irailaren 1ean, II. Mundu Gerra hasi zen. Frantziako Gobernuak asilo-eskubidearen truk lan egitera behartu zituen milaka errefuxiatu haiek, edo, ezetz esanez gero, Espainiara itzultzera. Gasulla Maginot lerrora eraman zuten, kanpamentu militarrak eta arma-fabrikak eraikitzera, Compagnies de Travailleurs Étrangers (CTE) edo Langile Atzerritarren Konpainia deiturikoetan.
Alemanen okupazioarekin, Vichyko erregimenak haien esku utzi zuen Gasulla 1942an eta Atlantikoko Harresia eraikitzera eraman zuten orduan, Frantziako ipar-mendebaldeko kostaldean. 1943ko irailean Jersey uhartera eraman zuten, beste 1.500 errepublikazale espainiarrekin batera. Geroago, 3.000 errusiar, ukrainar eta poloniar iritsi ziren, haietako asko adingabeak, eta 700 judu.
Jerseyn mediku laguntzaile jardun zuen, lan-baldintza gogorrek eragindako gaitz ugariak —”larruazaleko, aurpegiko eta sudurreko gaixotasunak edo biriketako infekzioak”, besteak beste— sendatzen laguntzeko. Sendagai, tratamendu edo antibiotiko egokirik gabe, langileak hil egiten ziren lan-esparru haietan.
Gasulla Solé 1945eko maiatzaren 9ra arte egon zen preso Jerseyn. Askatua izan ondoren, uhartean bizitzen gelditzeko baimena eskatu zien agintariei. Han berriro ezkondu, eta seme-alabak izan zituen. 69 urterekin hil zen.
Bi plaka jarri zituzten Gasullak Jerseyn preso emandako urteen oroigarri:
Haietako batzuek jo eta bertan tiro egiteko eskatzen zidaten, ezin baitzuten oinez jarraitu eta ez zuten Francoren erregimenaren menpe gelditu nahi, gu antifaxistak baikinen.
Eremuetara joatea onartu genuen, uste baikenuen bizpahiru hilabeteren buruan Espainiara itzuliko ginela, Francoren aurka borrokatzera; hiru hilabete horiek igarota, askatu egingo gintuztela eta gerra amaituko zela.
Baina 1939ko irailaren 1ean, II. Mundu Gerra hasi zen. Frantziako Gobernuak asilo-eskubidearen truk lan egitera behartu zituen milaka errefuxiatu haiek, edo, ezetz esanez gero, Espainiara itzultzera. Gasulla Maginot lerrora eraman zuten, kanpamentu militarrak eta arma-fabrikak eraikitzera, Compagnies de Travailleurs Étrangers (CTE) edo Langile Atzerritarren Konpainia deiturikoetan.
Alemanen okupazioarekin, Vichyko erregimenak haien esku utzi zuen Gasulla 1942an eta Atlantikoko Harresia eraikitzera eraman zuten orduan, Frantziako ipar-mendebaldeko kostaldean. 1943ko irailean Jersey uhartera eraman zuten, beste 1.500 errepublikazale espainiarrekin batera. Geroago, 3.000 errusiar, ukrainar eta poloniar iritsi ziren, haietako asko adingabeak, eta 700 judu.
Jerseyn mediku laguntzaile jardun zuen, lan-baldintza gogorrek eragindako gaitz ugariak —”larruazaleko, aurpegiko eta sudurreko gaixotasunak edo biriketako infekzioak”, besteak beste— sendatzen laguntzeko. Sendagai, tratamendu edo antibiotiko egokirik gabe, langileak hil egiten ziren lan-esparru haietan.
Gasulla Solé 1945eko maiatzaren 9ra arte egon zen preso Jerseyn. Askatua izan ondoren, uhartean bizitzen gelditzeko baimena eskatu zien agintariei. Han berriro ezkondu, eta seme-alabak izan zituen. 69 urterekin hil zen.
Bi plaka jarri zituzten Gasullak Jerseyn preso emandako urteen oroigarri:
Hau zen pentsa genezakeen bakarra: pasatzen zen egun bakoitza bizirik igarotzen genuen egun bat gehiago zela.
Oso ahul nengoen neke ikaragarriaren eta disenteriaren ondorioz. Espainiar bat nitaz errukitu eta zaindu egin ninduen, bizitzara itzuli nintzen arte: Gasulla Solé zuen izena.
Vasilly Marempolsky, Ukrainako langile esklaboa.
Behartutako lana
- Nork eraiki zituen Pirinioetako gotorlekuak?
- Nork eraiki zuen Atlantikoko harresia?
- Muturreko baldintzetan egindako Lana
- Etsipena eta erresistentzia, diziplina-erregimenaren aurrean
- Lan behartuaren geografia zabala
- Vicente Gasulla-Solé
- Erbestetik lan behartura
- Marce Melgar: Argazkiak eta elkartasuna
- Elkartasun sareak ehuntzen
