Memoria politikak

fondo-hormigon-politicas-de-memoria

Memoriaren politikak

Elizondo (Nafarroa). Nafarroako Gobernuaren omenaldia. Frankismoaren indarkeriatik ihesi erbesteko bideak hartu zituzten pertsonen oroimenean.

Hormigoizko egiturak baso eta hondartzen erdi-erdian, goroldioz eta kresalez estaliak. Faxismoaren ondorioz, Europako milioika pertsonak jasan zuten iragan traumatiko komun batera begiratzeko aukera ematen diguten leihoak. Iragan hartako eta gure gaur eguneko giza eskubideen urraketak memoria kritiko batetik ikusteko espazioak.

2015. urteaz geroztik, Nafarroako Gobernuak, herrialde horretan oroimena berreskuratzeko lan egiten duten elkarte ugariekin elkarlanean, oroimenari buruzko politika publikoak bultzatzeko konpromiso sendoa izan du, ikusirik memoriarik gabe ezinezkoa dela demokrazian sakontzea eta aurrerapausoak ematen jarraitzea gizarte libreago, justuago, etikoago eta berdinzaleagoa lortzeko.

Gure hormigoizko muga zaharrak desagertu egin beharko lirateke, espazio zabal bihurtuta, topaleku, oroimena lantzen duten eskolak, horren bidez benetako bakearen eta bizikidetzaren kultura indartzeko, desberdin direnen artean. Nafarroako herri askotan denbora daramate ildo horiek lantzen eta bizirik dagoen memoria baten oihartzunak garbi entzuteko espazioak sortu dituzte, memoria hori indarrez iritsi dakien belaunaldi gazteei.

2018. Nafarroako Gobernua. Gazte boluntarioen nazioarteko kanpamendua. Presoentzako barrakoi bat berreraikitzeko lanak, Igaritik Bidankozerako errepidean.