Bunker bati bisita birtuala (Erratzu)
Iraganetik ikastea ezinbestekoa da etorkizunari aurre egiteko.
Sartuko zaren galeria luze, estu eta ilun hau Francoren diktadurak XX. mendeko 39 eta 40 urteetan eraiki zuen. Mundua, eta bereziki Europa, astindu zuten indarkeria, tentsio eta militarismo urteak.
Galeria hau, inoiz iritsi ez zen irudizko etsai baten muga defendatuko zuten soldaduen zerumuga izanen zen. Baina, zoritxarrez, milaka presoren ostertza izan zen, haitza zulatu, hormigoia oratu, lurra zulatu eta gaur egun Pirinioetako mendietan aurkitzen ditugun ehunka gotorlekuak osatuko zituzten burdinak bihurritzera behartuak. Gainera, gose eta miseria gorriko egoeran egin zuten.
Gaur egun, bunker hauek gure ondarea dira, mundua erabateko hondamendira eraman zuten garai baten eta ideien testigantza ukigarria. Honetan datza bere balioa.
