Erakusketa

Baztan (Nafarroa). 2019. Erratzu erakundea.

Nafarroako Gobernuak Memoriaren Nafarroako Institutua sortu zuen 2018an, Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusian, memoriaren inguruko politika publikoak bultzatzeko. Institutuak garrantzi berezia eskaintzen dio Francoren errepresioaren biktimen errekonozimenduari.

Alde horretatik, bere jarduera-ildo garrantzitsuenetako baten barruan, oroimenari lotutako ondarearen eta ikerketa historikoan egindako aurrerapenen berri ematen du, eta, horretarako, era askotako ekitaldi, jardunaldi, material digital eta erakusketak antolatzen eta bultzatzen ditu. Herritarrei Francoren garaiko indarkeria-molde desberdinak erakusteko bereziki diseinatutako jardueren artean, Lur azpian - Bajo Tierra erakusketa nabarmentzen da. Errepublikaren aurka matxinatutakoek egindako errepresio fisikoa azaltzen du eta biktima haien hondarrak berreskuratzeko 1978an antolatutako familia-mugimendua gogoratzen digu. Ezkaba 1938-2018 erakusketak, bestalde, San Kristobal gotorlekuan giltzapetutako milaka presok jasandako egoera eta indarkeria islatu zituen.

Hormigoizko mugak izeneko proposamen berri honen bidez, oro har frankismoak eta bereziki faxismoak erabilitako errepresio-tresna bati heldu nahi zaio: lan behartuari.

Pirinioetan milaka eta milaka egitura militar eraiki zituzten aliatuen erasoaldiari aurre egiteko, eta eraikuntza-lan haietan preso errepublikazale espainiarrak aritu ziren nagusiki. Gerra arteko Europan antzeko babes-egiturak aurkitzen ditugu nonahi, mendebaldeko kultura indarkeriaren menpe gelditu baitzen urte haietan, baina faxismoak iristearekin batera egitura haiek handitu eta hazi egin ziren, eta II. Mundu Gerra piztean esponentzialki ugaritu ziren.

Franco eta Hitler Bidasoaren bokalearen ondoan elkartu ziren eta elkarri bostekoa eman zioten, xede baten inguruan. Pirinioak gotortzeko lerro bat eraiki zuten ekialdean eta Atlantikoko Harresia babesteko beste bat, ekialdean. Hormigoizko muga haien bidez blindatu egin nahi zituzten Europako prozesu demokratikoak itoaraztea helburu zuten bi erregimen faxista haiek.

Erakusketa honen bidez, Memoriaren Nafarroako Institutuak memoriaren inguruan lan egiten duten ikerlari eta elkarteen lana zabaldu nahi izan du. Gure iraganeko errealitate ilun hori hedatzen diharduten elkarteen artean daude Gerónimo de Uztáriz Institutua eta Memoriaren Bideak, esate baterako. Era berean, eta memoriaren lekuak errekonozitzeko eta oroitzeko egindako lanari jarraikiz, giza eskubideak urratzen dituzten iraganeko nahiz egungo prozesu guztiei buruzko gogoeta kritikoa egiteko espazio bihurtu nahi dituzte leku horiek.

Gogoeta hori belaunaldi gazteei zuzentzen zaie bereziki, eta 2017az geroztik boluntarioentzako nazioarteko kanpalekuak antolatu dituzte bertan, espazio horietako batzuk berreskuratzeko, Memoria duten Eskolak, Bakea eta Bizikidetza Lantzen programaren barruan.

Ana Ollo
Herritarrekiko Harremanetako Kontseilaria

fondo-hormigon-webb

La exposición

bunker-fontera-pirenaica

Xxxx xxxxxxxxx

Xxxx xx xx xx xx xx x x x x x x x x xx x x x x x x x x xxxxxxxx x

Presentación de la exposición. ¿La institucional? X xxxx xxxx xxxx xxxx xxxx xxx xx xx xxx xx xxx xx xxx xx xxx xxx xxxx xxxx xxxx xxxx xxx xx xx xxx xx xxx xx xxx xx xxx xxx xxxx xxxx xxxx xxxx xxx xx xx xxx xx xxx xx xxx xx xxx xxx xxxx xxxx xxxx xxxx xxx xx xx xxx xx xxx xx xxx xx xxx xxx xxxx xxxx xxxx xxxx xxx xx xx xxx xx xxx xx xxx xx xxx xxx xxxx xxxx xxxx xxxx xxx xx xx xxx xx xxx xx xxx xx xxx xxx xxxx xxxx xxxx xxxx xxx xx xx xxx xx xxx xx xxx xx xxx xxx xxxx xxxx xxxx xxxx xxx xx xx xxx xx xxx xx xxx xx xxx xxx xxxx xxxx xxxx xxxx xxx xx xx xxx xx xxx xx xxx xx xxx xxx xxxx xxxx xxxx xxxx xxx xx xx xxx xx xxx xx xxx xx xxx xxx xxxx xxxx xxxx xxxx xxx xx xx xxx xx xxx xx xxx xx xxx xxx xxxx xxxx xxxx xxxx xxx xx xx xxx xx xxx xx xxx xx xxx xxx xxxx xxxx xxxx xxxx xxx xx xx xxx xx xxx xx xxx xx xxx xx

imagen-home3