Gotorlekuen eraikuntza

fondo-hormigon-webb-naranja

Militarizazioaren eragina gizartean

Pirinioetako eremuen muga eta gotorlekuak kontrolatzeko helburuarekin, kontingente militar frankista ugari finkatu ziren inguru hartan, eta beren egonaldia hogei urtez luzatu zen, Gerra Zibilaren lehenbiziko hilabeteetan hasita. Pirinio osoa militarizatu zuten eta bertako biztanleek zuzenean jasan zituzten ondorioak. Agintari militarrek nahi bezala erabiltzen zituzten ondasun publikoak eta pribatuak. “Ez zenuen ezertan agintzen, ezta zureak ziren gauzetan ere”, gogoratzen du María Jaúregui Igariko (Nafarroa) bizilagunak.

Lurrak eta eraikinak okupatu zituzten, soldaduak eta presoak bertan bizitzeko. Erronkarin, adibidez, herriko eskola hustu zuten, preso-batailoi batentzat lekua egiteko. Ofizialek, berriz, etxe partikularretan hartzen zuten ostatu, eta militarrek bertako jendearen ukuiluak eta mandoak erabiltzen zituzten, baita haien ibilgailuak ere. Herriko jendeak soldaduen mantenuaz arduratu behar izaten zuen batzuetan. Agindutako ordainketak berandutu egiten ziren maiz, eta askotan ez ziren inoiz iristen. Baina militarren presentzia Pirinioetan ez zen txarra izan jende guzti-guztiarentzat, zenbait familiak etekin ekonomikoa atera baitzioten.

Auritz (Nafarroa). 1944. Igarobaimena eramateko betebeharrari buruzko oharra. Archivo Ayuntamiento de Auritz/Burguete (AMB). Caja 111.

Basoetan ere sumatu ziren militarizazioaren ondorioak. Barrakoiak eraikitzeko, zuhaitz asko eta asko bota zituzten, basoa ustiatzeko arau komunalei jaramonik egin gabe. Bidangozen (Nafarroa), 1940an Udala kexu zen “gure bi mendi komunalik onenak, orain dela hamar hilabete haritzez estalita zeudenak, guztiz txikituta” zeudela ikusita. Bestalde, mugak jarri zituzten batetik bestera ibiltzeko eta ehizatzeko, bertako ekonomiarentzat funtsezkoak ziren bi jarduera horiek oztopatuz.

Era berean, diktadurako erritual eta ikurren inposizioak eragina izan zuen eguneroko bizitzan. Militarren presentziak berekin ekarri zituen ereserkiak kantatzeko ohitura, desfileak, Dibisio Urdinaren aldeko diru-bilketak, nahierarako zigorrak…

Burguete (Navarra). 1937. Turnos de alojamiento de soldados en casas particulares.
Archivo Ayuntamiento de Auritz/Burguete (AMB) Caja 13.30.

España. Ministerio de Defensa. Archivo General Militar de Ávila (AGMAV). M. 1884.14.
Auritz (Nafarroa). 1937. Soldaduek etxe partikularretan ostatu hartzeko txandak. Archivo Ayuntamiento de Auritz/Burguete (AMB) Caja 13.30. España. Ministerio de Defensa. Archivo General Militar de Ávila (AGMAV). M. 1884.14.
Otsagabia (Nafarroa). 1939. Milizien ostatuagatiko ordainketen erreklamazioa.
Archivo Ayuntamiento de Auritz/Burguete (AMB). Caja 105.
Otsagabia (Nafarroa). 1939. Milizien ostatuagatiko ordainketen erreklamazioa. Archivo Ayuntamiento de Auritz/Burguete (AMB). Caja 105.
Roncal (Navarre). 1892-1918 École de Roncal.
ES/NA/AGN/F156/FOT_ALTADILL_C_144.
Erronkari (Nafarroa). 1892-1918 Erronkariko eskola. ES/NA/AGN/F156/FOT_ALTADILL_C_144.